Elikagaigintzarako packaging-soluzioak eta enbalaje-produktuak Gipuzkoan

Zergatik guri erosi, zera bazara

TXIKIKAZKO MERKATARIA

Ez duzu biltegirik behar gure produktuetarako: guk gorde eta azkar zerbitzatuko dizkizugu. Gure katalogo zabalari esker, beti izango dituzu packaging-soluzioak; izan ere, nazio-mailako eta Europako fabrikarik onenekin lan egiten dugunez, prezio ezin hobeak lortuko dizkizugu. Aldian behin egiten ditugun bisiten bidez, zure premiak kontrola ditzakegu, zu ezertaz kezkatu gabe; eta ustekabeei erantzuna ematen diegu berehala, bakarrik gera ez zaitezen.
Biltegi-lanak egiten ditugu; bisitak aldizka egiten ditugu eta katalogo zabala une oro eguneratzen, soluzio mota desberdinak eskaintzeko eta ustekabeei azkar aurre egiteko.

SUPERMERKATU KATEA

Jakin badakigu prezioa ez dela dena; baina hala ere, fabrika-prezioak eskaintzen dizkizugu. Prezio ezin hobeak eskaintzen dizkizugu, fabrika handien ordezkari gisa jardunez komisio txiki bat fakturatzen dugulako. Baina, gainera, badakigu fabrikatzaileei malgutasuna eta bizkortasuna exijitzen dieten ustekabeak gertatzen direla: horregatik, gure stockari eta bizkortasunari esker, izan dezakezun edozein arazori azkar aurre egiteko erantzuna eskainiko dizugu.
Nazioko eta Europako enpresen koordinazioa. Salmenta fabrikatik zuzenean. Stock propioari esker, malguak gara izan daitezkeen kontsumo-puntei erantzuten.

ELIKAGAI INDUSTRIA

Gure biltegiak eta berehalako erantzunak zure produkzioaren etenak saihestuko dituzte. Fabrikatzaile bati erosita, agian, %5 aurreztu ahalko duzu; baina, zer gertatuko da ustekaberen bat izatean edo eskaeraren bat galdutakoan eskatu duzunak 15 eguneko atzerapena izango duela esaten dizutenean? Zer kostu du zure produkzioaren zati bat denbora horretan geldirik edukitzeak? Eta ordu gutxi batzuetan konpontzen badizugu?
Prezio ezin hobeak ditugu gure kostu apalei eta nazio-mailako eta Europako fabrika handiekin eginiko akordioei esker; premiei eta produkzio-puntei beti erantzuteko halako stock zabalari esker; aldatzeko malgutasunari esker; kontsultei eta zalantzei erantzuteko bizkortasunari esker, eta arazoei aurre egiteko bizkortasunari esker.

ELIKAGAIEZ BESTELAKO INDUSTRIA

Enbalaje-produktuen erreferentzia-kopuru ugaria aldian aldiko premiei erantzun ahal izateko; fabrikekin harremanean jartzeko eta aholkua jasotzeko aukera, 40 urte baino gehiagoko esperientziaz lortua.

BANATZAILEAK

Produktu-katalogo zabala eta stock handia. Kontsumo-kopuruagatik lortutako prezio lehiakorrak; bidalketak fabrikatik zuzenean. Aholkularitza espezializatua.

PARTIKULARRAK

Etxeko produktuen aukera zabala, handizkako preziotan.

KONTSULTA EZAZU GURE KATALOGOA