Elikagaigintzarako packaging-soluzioak eta enbalaje-produktuak Gipuzkoan

Enpresa

NOR GAREN

Zubelzu ibilbide luzeko familia-enpresa da: 57 urte baino gehiago enbalaje-produktuak hornitzen denda eta enpresa gipuzkoarrei eta gainerako probintzietako banatzaileei.

NOLA EGITEN DUGUN

Nazioko eta nazioarteko fabrikarik onenekin koordinatzen gara baldintzarik egokienetako produktuak eskaintzeko. Zerbitzurik onena emateko, produktuak gorde eta banatzen ditugu; eta preziorik onena lortzeko, salmenta eta entregak zuzenean fabrikatik kudeatzen ditugu.

Zubelzuren fundatzailea, Pedro Zubelzu "Gaztelu"
Zubelzuren familia-argazkia: packaging-zerbitzuetako espezialistak duela 40 urtez geroztik

ZER EGITEN DUGUN

Elikagai-sektorerako enbalaje-soluzioak eskaintzen espezialistak gara: Urte hauetan guztietan, gure enpresak geure bezeroen premiei erantzuteko produktu-kartera handitu du. Orain dela 40 urte, Pedro Zubelzu papera eta kamiseta-poltsak saltzen hasi zen; gure produktu- eta zerbitzu-kartera hazten joan da; horien artean, packagingerako soluzio berriak: janari prestatuetarako ontziak, zukuetarako edalontziak, moztutako frutarako ontzi eta osagarriak eta abar.

Non lan egiten dugun

BISITA KOMERTZIALA BANAKETA PROPIOA AGENTZIA BITARTEKO BIDALKETAK BANATZAILEAK SALMENTA FABRIKATIK ZUZENEAN
GIPUZKOA
IPARREKO ZONA Noizbehinkakoa
ESTATUKO GAINERAKO LURRALDEAK Kontsultatzeko

Filosofia: Bezeroaren gogobetea

AHOLKULARITZA

Bezeroarekin dugun konpromisoa erabatekoa da: familia-enpresa onari dagokion bezala, gure bertute onena bezeroek guri eskainitako konfiantza itzultzea izan da. Bezeroarekin dugun konpromisoari jarraituz, bilatzen zabiltzana ez badugu, aholkatu eta soluzio hobeak ematerik duten enpresetara bideratuko zaitugu.

ZERBITZUA

Bezeroa laguntzarik gabe sekula ez uztea. Gure zerbitzua da benetan bereizten gaituena. Enpresa ez da oporretan ixten, eta gure konpromisoa da bezeroen eskaerei nahiz zalantza eta kontsultei erantzun bizkorra ematea.

FIDELTASUNA

Bezeroekin hartutako konpromisoak konplitzeagatik eta eskainitako zerbitzuagatik, bezeroen fideltasun handia lortzen dugu; hori eskertu egiten dugu eta etengabe saiatzen gara hobetzen. Zubelzuren bezero izateari uzteko arrazoi nagusia: Erretiroa.